beldur-barik-presentacion-13-edicion

Beldur Barik-en 13. edizioa aurkeztu dugu!

Sestaon egin dugun prentsaurrekoan aurtengo edizioa aurkeztu dugu, Beldur Barik programaren 13. zenbakia. Tiktoker Libe Pradera eta Julen Portillo izan dira aurtengo edizioaren nondik norakoak aurkeztu dituztenak.

Emakundeko Josune Ortizek azaldu duenez, Emakundek gidatzen du Beldur Barik programa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan.

Programaren helburua, azken batean, gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea da. Urte osoan zehar hainbat ekimen egiten dira gazteen artean hausnarketa sustatzeko, eta horien artean dago Beldur Barik Ikus-entzunezko Lehiaketa.

beldur-barik-presentacion-13-edicion-2

Uxue Bereziartua Beldur Barikeko Idazkaritza Teknikoko ordezkariak azaldu duenez, lehiaketa irailaren 19an hasiko da eta azaroaren 11ra arte iraungo du.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia hilaren 19an bertan aurkituko duzue, programaren webgunean (beldurbar.eus) eta sareetan (Fb, Instagram, Tiktok eta Twitter).

Aurtengo edizioak aldaketa handia ekarri du, adina murriztu egin baita eta 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta baitago.

Aste hauetan zehar aurkezpen-saioak egingo dira udalei, ikastetxeei eta hezkuntza ez-formaleko eragileei zuzenduta, informazio guztia helarazteko.

Lehiaketa Sestaon aurkeztea ez da kasualitatea. Izan ere, Topaketa herrian ere egingo da abenduaren 2an. Aurrerago, horri buruzko informazio gehiago emango da.

Hemendik aurrera sarean eta webgunean zabalduko dugu lehiaketari eta Topaketari buruzko informazio guztia.

Non argitaratua