beldur-barik-play-list

Hemen da BB22ko Playlist!

Gutxi geratzen da BB22 lehiaketarako, beraz, motorrak berotzen joateko eta udari behar den agurra emateko, Beldur Barik 22 playlista sortu dugu. Urte askotako abestiei azkenaldiko abestiak gehitu zaizkie eta 7 ordu baino gehiagoko soinu-banda sortu dugu zuen egunak musikaz betetzeko. Beldur Barik Jarreraz blai dauden doinuak dira, gozatzeaz gain borroka egin daitekeelako, eta hori oso ondo daki indarkeria matxistaren aurka borrokatzen duen mugimendu feministak. Ezin bada dantzatu, hau ez da gure iraultza! EGIN KLIK HEMEN PLAYLISTA ENTZUTEKO Abesti gehiago gehituko zenituzke? Bidali zure proposamenak komunikazioa@beldurbarik.eus helbidera!