Zein urrats jarraitu behar ditugu Beldur Barik lehiaketan parte hartu nahi badugu?

  1. Pentsatu zein jarrera sexistak eta matxistak landu nahi ditugun. ??️?️
  2. Erabaki zein Beldur Barik jarrera proposamen partekatu eta zabaldu nahi dugun.
  3. Grabatu gehienez 3 minutuko bideo bat kontatu nahi duzun mezuarekin eta istorioarekin, azpitituluekin batera. ?
  4. Argitaratu bideoa TikTok, Instagram, Facebook edo Youtuben. 📲​
  5. Izena eman Beldur Barik lehiaketan.

Eta batez ere, gozatu prozesuaz. ?

Lehiaketari dagokionez, bi kategoria nagusi daude adinaren arabera, eta bi modalitate kategoria bakoitzaren barruan parte-hartzaile kopuruaren arabera:

1. kategoria: 12-16 urte beteko dituztenak (2013 eta 2009 urteen artean jaiotakoak)

1.1 Talde lanak: Talde lanetan, eskolan, hezkuntza ez ofizialean edo kuadrillan egiten direnak. Saria: 650€
1.2 Banakako lanak: Banaka egindako lanak. Saria: 200€ eta liburu sorta

2. kategoria: 17-20 urte beteko dituztenak (2008 eta 2005 urteen artean jaiotakoak)

2.1 Talde lanak: Talde lanetan, eskolan, hezkuntza ez ofizialean edo kuadrillan egiten direnak. Saria: 650€
2.2 Banakako lanak: Banaka egindako lanak. Saria: 200€ eta liburu sorta

Publikoaren saria: 300€

Ikus-entzunezko lan onenaren saria: 300€

12 eta 20 urte bitartean badituzu, elkartu, pentsatu, sortu, grabatu zure Beldur Barik bideoa eta parte hartu lehiaketan. Zure bideoak jasotzeko irrikitan gaude!