beldur-barik-sorteo

Zozketa bat antolatu dugu!

Instagramen zozketa bat jarri dugu martxan. Instagrameko gure kontu berria lau haizeetara zabaltzeko, saski bat sortu dugu sortzaile ezberdinen sorkuntzekin. Gehiago jakin nahi duzu?

Jarraitu gure Instagram kontua: @beldurbarikjarrera Beldur Barik bueltan dela ospatzeko eta batez ere gure kontu berria lau haizeetara partekatzeko, zozketa bat antolatu dugu. Saski hau emakume sortzaileen lanez beteta dago:

  • Huntzak sinatutako "Ezin ezer espero" CDa
  • Izaroren "Limones de Oro" biniloa
  • Koölen nezeserra
  • Ania Sáenz de Buruagaren ilustrazioa
  • Irrimarraren Tote bag
  • Berexi Art-en kamiseta

Zer egin behar da parte hartzeko?

  • @beldurbarikjarrera gure kontua jarraitu
  • Etiketatu hiru pertsona Beldur Barik Jarrerarekin bat datozen iruzkinetan (nahi adina aldiz komentatu dezakezu, gero eta mezu gehiago, aukera gehiago)
  • Argitalpen hau Stories bidez partekatzea parte-hartze gehigarri gisa hartuko da

Animatu eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!