Topaketetara joateko autobusak. Notas sobre los buses

Larunbatean Gasteizera, Beldur Barik Topaketetara, joan nahi baduzu, doan jarriko ditugun autobusetara apunta zaitezke. Bihar da apuntatzeko azken eguna. Horretarako jarrera@beldurbarik.org postara zuen izena, telefono zenbakia, herria eta zenbat pertsona apuntatuko zareten zehaztu behar duzue. Ostegunean autobusen ibilbidea zehaztuko da, apuntatu diren pertsonen herritik pasa dadin. Autobusak gaueko 12etan itzuliko dira. Beraz, animatu, erraztasun guztiak dituzue eta Gasteiz-era joateko! Zuen kabuz joatea nahiago baduzue, ez duzue topaketetara apuntatu beharrik: sarrera librea da.

Adintxikiak baldin bazarete, gurasoen baimen bat eraman behar duzue sinatua. Autobus bakoitzean zaintzaile bat joango da.

Baimen orria deskargatu

Si quieres ir el sábado a las Beldur Barik Topaketak que celebramos en Gasteiz, puedes apuntarte a los autobuses gratuitos que estamos organizando. Mañana es el último día para apuntarse, mandando al email jarrera@beldurbarik.org tu nombre, teléfono, municipio, y cuántas personas te acompañarán. El jueves se definirá el recorrido, de forma que pase por los pueblos en los que haya gente apuntada. Los buses regresarán a las 12 de la noche. Como veis, son todo facilidades para animaros a participar. Si preferís ir a Gasteiz por vuestra cuenta, no hace falta que os apuntéis en ningún lado.

Ah, si sois menores, vuestra madre o padre tendrá que firmaros un permiso. En cada bus habrá una cuidadora o cuidador.

Descárgate el permiso