Categoría: <span>Bloga</span>

BILGUNE FEMINISTAREKIN SOLASEAN, AUTODEFENTSA FEMINISTAREN INGURUAN

Ekainan, ligatzearen eta ez ligatzearen harira,  jai giroan hain ohikoak izaten diren indarkeria sexistaren adierazpenen inguruan hitz egin dugu. Gaian gehiago sakontzeko asmoz, Saioa Iraola, Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu, emakumeon autodefentsa ikuspegi feministatik jorratzen egiten duten lanagatik. Izan ere, hainbat tailer burutzen eta baliabide landu dituzte gai honen inguruan. Hori guztia izan dugu hizpide. Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izateaz gain, bideo-laburpen bat ere baduzue.

ZER DA BILGUNE FEMINISTA?

«Bilgune Feminista Euskal Herri mailako erakundea da, orain dela 12 urte sortutakoa. Nolabait, tradizio feministaren, euskal feminismoaren oinordekoak garela. Gure jarduna, Euskal Herrian kokatzen da eta gure helburua da Euskal Herri feminista eraikitzea. Hasieran, emakumeon egoera zein den aztertzeko egindako diagnostikotik ikusi ahal izan genuen, patriarkatua jendartearen esparru desberdinetan egituratzen den bezalaxe, berari aurre egiteko, gure jarduna ere esparru desberdinetakoa izan behar dela: komunikabideak, kultura, instituzio politikoak, sozioekonomia, indarkeria sexista eta hezkuntza. Eta bakoitzean,  norabide eta lanketa desberdinak antolatu dira, ildoak, alegia. Indarkeria sexistaren arloan, esaterako, autodefentsa feminista lantzen dugu”

ZERGATIK GERTATZEN DIRA ERASO SEXISTAK JAIETAN?

«Jaiak badira eduki sinboliko handia biltzen duten kultur adierazpena, errealitatearen adierazpena. Gure egunerokotasunaren parte diren errealitate batzuk dira. Baina errealitatearen modu kondentsatu bat zeinetan erritoak, ohiturak, tradizioak, euforia… Nolabait emozio desberdinak batzen dira. Eta emozio eta errealitate guzti hoiek ere, gure jendarte patriarkal eta kapitalista honetan lantzen eta erreproduzitzen diren ideiak, erritoak, errealitateak ere badira.  Eta eskubide urraketa ere ematen da jaietan. Arlo desberdinetan ikusi edo aztertu genezake nola ematen den indarkeria sexista jaietan . Festak gure herrietan hasi berri dira eta ia badaude salaketak, eraso sexista desberdinak ematen dira eta hoien salaketak jaso ditugu. Arrasaten, Txantrean…

Indarkeria sexistari dagokionez, Bilgune sortzen denetik, egiten da lanketa bat da. Batetik, indarkeria sexista zer den ezaugarritzeko eta adierazteko . Zeren eta, egia da, askotan, zailtasunak daudela eraso bat zer den identifikatzeko . Eraso bat bada irain bat, begirada zikin bat, piropo zikin bat… Baina bada ere, zerbait fisikoagoa izan ahal dena: eraso fisiko bat, zaplasteko bat edo ipurdian jotzea. Eraso sexisten ezaugarritzea bada garrantzitsua, baita jaietan ere»

ZERGATIK AUTODEFENTSA FEMINISTA?

«Gure apustua, 3-4 urte batzuetatik hona izan da… Eraso sexisten salaketa garrantzitsua da, instituzioei neurri eraginkorrak eskatzea garrantzitsua da, prebentzioa lantzea erem garrantzitsua da: prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak aurrera eramatea… Baina garrantzitsua da ere, emakumeokin lanketa bat egitea. Erasoen aurrean defenda gaitezkeela sinisteko, gure buruek sinisteko. Ahalduntze prozesu bat emateko ere, eta nolabait, erasoak identifikatzeko ere. Izan ere, gazteekin lanean, askotan kostatu egiten da identifikatzea begirada bat, beharbada, eraso bat dela. Edo leku baten ez garela eroso sentitzen, seguru sentitzen eta ea zergatik ez dugun sentitzen leku seguru bat dela. Guk lanketa guzti horiek egiten ditugu autodefentsa feministaren bitartez»

ZER DA, BERAZ?

«Guk autodefentsa feminista ulertzen dugu dela jarrera bat, errealitateri aurre egiteko jarrera bat. Baita ahalduntze prozesu bat ere, zeina hasten den norberak indibidualki egiten duen lanketa batetatik eta lan hori kolektibizatzetik. Hau da, eraso bat zer den edo ez den, beldurra nola kudeatzen den. Hau da, txikitatik emakumeoi hezten gaituzte esanez: kontuz gauean, kontuz kale horretatik … Eta nolabait mezu guzti horiek beldurra indartzen dute gugan»

EMAKUMEOI, ETENGABE, BELDURRAREN MEZUAK IGORTZEN DIZKIGUTE…

«Beldurra emozio bat da baina etengabe sentiarazten digute eta askotan identifikatu gabe, beldur horri aurre egiteko zer egin genezakeen. Zeren eta, beldurra emozio bat den neurrian, horren kontzientzia hartu beharra daukagu baina sozializatu egin beharra dugu. Hau da, egoera askotan beldurra sentitzen dugula, emakumeon artean baina baita ere, beldur hori kanalizatzen.

Beldurrari aurre egin behar diogu, zeren eta, beldurraren blokeoak ekarri dezake izua eta ez erreakzionatzeko edo blokeatzeko aukera hori. Eta hori gertatu ez dadin , erreminta batzuk behar ditugu, bitartekoak. Baina lehenengo kontzientzia hori hartu beharra dugu, eta sozializatu egin behar dugu beldur hori sentitu egiten dugula»

NOLA PROPOSATZEN DUZUE LANTZEA AUTODEFENTSA FEMINISTA?

"Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari" txostena

«Bilgunen lan-talde bat dago autodefentsa feministaren inguruan eta urteetan egon diren ekarpenak, jakintza guzti horiek bildu, eztabaidatu eta euskarazko bitarteko bat sortu du “Beldurrak gurekin jai. Ekin autodefentsa feministari”. Hemendik , nolabait, patriarkatuaren deseraikitze bat egiten da. Hau da, zer da patriarkatua, nola egituratzen den, ze lotura dituen gure jendartearekin, emakumeen eskubide urraketarekin. Eta bigarren atal bat bada emozioen ingurukoa, beldurraren sozializazioa, kontzientziazioa, kudeaketa. Autoestimaren ingurukoa. Zeren eta emakumeok gure autoestima lantzea, ezinbestekoa da, beharrezkoa jarrera autonomo bat, ziur bat izateko. Azkenean, txikitatik jasotzen ditugun mezu desberdinek irudi estetikoaren inguruan, sexualitatearen inguruan zer-nolako jarrera edo papera izan behar dugun emakumeok. Espazio publikoan eta espazio pribatuan izan beharreko paperaren inguruan … Ba guzti horren gaineko lanketa bat egitea ezinbestekoa da.

Bestalde, autodefentsa feministaren ariketa desberdinak ere lantzen ditugu, norberak lantzeko, kolektiboki lantzeko. Eta azkeneko zati bat da erasoei erantzutea, eta indibidual eta era kolektibo baten. Eta horretarako erreminta desberdinak lantzen ditugu txostenean. Urte dezentetako lana da eta guretzat erronka bat da, ezinbestekoa, emakumeekin autodefentsa feminista lantzea. Azkenean, egunerokotasunean bizi ditugulako eraso desberdinak. Eta autodefentsa feminista ez da, soilik, teknika fisikoen bilduma bat, baizik eta jarrera bat da. Eta jarrera hori lantzeko prozesu bat behar dugu eta ahalduntze prozesua da hori, kontzientzia hartuz norbera nola eraiki den, ze autoestima dugun, beldurra, gorputz itxurarekiko zein beldur ditugun, espazio publikoan jarduteko … Guzti hortaz, motxila hori atera, aztertu, horren kontziente izan eta norberak erabaki dezala zein jarrerarekin egin nahi dion aurre biziari orokorrean eta erasoei zehazki»

INDARKERIA SEXISTAREN, ETA ZEHAZKI SEXU INDARKERIARENMUINEAN, SEXUALITATE EREDU KONKRETU BAT EGON DAITEKE?

«Gure ustez, ezinbestean, patriarkatuaren eta gure jendarte egituratzearen inguruan hitz egiten dugunean, ezinbestekoa dugu hausnartzea sexu-genero sistemak zein sexualitate eredu erreproduzitzen eta indartzen duen, eta horrek nola eragiten digun emakumeoi. Gure analisia da bizi garela jendarte eredu baten zeinetan, sexualitate eredu bakarra den hobetsia eta lehenesten den, dela heterosexuala, emakume batek eta gizon batek osatua. Bikote harreman baten oinarritzen dena. Hau da, nolabait, sexualitatea ulertzen da bizitzako fase berdinetan sexualitate era bat izan behar duela. Hau da, 30 urtera arte izan gaitezke nahi duguna, harremandu  gaitezke pertsona ezberdinekin, beti ere, arautua bada, bikote ereduan baldin bada. Baina, nolabait, 30 urtetik aurrera proiektatzen da ezkontza. Guretzat ezkontza da arau sartze horretan oinarrizko elementu bat, kontratu ekonomikoa izateaz gain. Ezkontza, seme-alabak… Hau da, sexualitate eredu bat zeina ugalketara bideratuta dagoen, gorputz ugalkorretan ematen dena eta desira ugalkorrari lotua.

 Hori da, nolabait, elementu klabea iruditzen zaiguna, gaur egungo sexualitate eredu hau sistema kapitalistari dagoela lotuta. Sistema kapitalistak behar du erreprodukziora begirako sexualitate eredua, zeinetan, emakumeok dugun paper bat eta gizonek beste bat. Zeinetan gizona den aktiboa, indartsua … Rol horietan eraikitzen dute edo inposatzen zaie beraien identitatea eraikitzea. Eta emakumeoi, otzana, sumisa izatea sexualki ez hain aktiboak. Eta rol horien indartzea eta erreprodukzioa ematen da gaur egungo sexualitate ereduen bitartez, zeinetan hobesten diren eta legitimizatzen diren praktika sexual zehatz batzuk. Hau da, koitora. Koitozentrismoa deitzen diogu, koitoa oinarri duten praktika sexualak baino ez dituela bultzatzen egungo sexualitate ereduak. Komentario asko, gure artean, gazteon artean: Zer, ligatu duzu? Bueno … ligatu-ligatu ez, baina bueno, ligatu-ligatu bai. Zer da ligatu-ligatu ez?Koitoa ez dutela praktikatu pertsona batekin? Eta erdi ligatu da musu batzuk eman ditugunean, begiratu garela, ukitu garela laztandu garela?

Eredu hau indartzeko badago ikus-entzunezko ekoizpen pila bat: pelikulak, serieak, bideojokoak, aldizkariak, musikak, bideoklipak… Zeinetan indartzen den praktika batzuk»

 SEXUALITATE EREDU HORREN AURREAN ZEINTZUK DIRA AUKERAK?

«Gure lanketa bada, batetik, irakurketa bat egitea inposatzen zaigun sexualitate eredu honen inguruan eta pixkanaka, joatea sortzen bestelako sexualitate eredu batzuk. Sexualitate praktika anitzei, dimentsio politiko bat ematea. Hau da, sexualitatea ez da zerbait pertsonala, bada zerbait politikoa, gure bizitzetan guztiz eragiten duena. Eta, horregatik, aitortza eta dimentsio politiko bat eman behar zaio. Gure etengabeko saiakera da, geroz eta gehiago garela, zailtasunak-zailtasun, bestelako sexualitate eredu baten aldeko apustua egiten dugun herritarrak. Hau da, oso zaila dela, ezinezkoa ez esateagatik, sistema kapitalista-patriarkal honek planteatzen duen sexualitate eredu itxi horren baitan kokatzea eta beharrezkoa ikusten dugula, bisibilizazio bate matea bestelako sexualitate eta identitateena: lesbioanona; transexualen errealitatea, bizipenak, jendarteratzea; gay-ena; ama bakarreko familia ereduak; lagunarteak osotutako familia ereduak geroz eta gehiago direla … Hau da, adieraztea, inposatutako eredu horretan badaudela geroz eta bide gehiago, bidezidorrak, eta horien bila joan behar dugula.»

SEXUALITATE ETA IDENTITADE ANIZTASUNA ISLADATU NAHI IZAN DUZUE ARRAKALAK PROIEKTUAREKIN.

«Horretarako dokumental bat osotu dugu “Arrakalak” izenekoa. Guk planteatzen dugu patriarkatua badela haitz handi bat bere araua heterosexualitatea dela, koitoan oinarritutakoa, bikotean, ezkontzan … Eta haitz guzti horretan izan gaitezen arrakalak, beste bizi eredu batetan bizi nahi dugulako, bestelako sexualitate eredu baten eta bestelako identitate batzuekin …»

JAI EREDUEN INGURUKO HAUSNARKETA INTERESGARRIA ERE PLAZARATU DUZUE “FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA” DOKUMENTALAREKIN…

«Badaramagu urte piloa lantzen jai parekideen aldeko lanketak. Jaiak badirelako testuinguru bat non iruditzen zaigun zapalkuntza

"Festa dezagun, gaurdanik geroar" dokumentalaren irudia

desberdinak ematen diren. Eta errealitatearen parte diren heinean eraldatu egin behar dugula uste dugu. “Festa dezagun geroa” dokumentalarekin hainbat gauza landu nahi izan ditugu. Batetik, adieraztea, festak zer diren. Hau da, gure gizartearen ordena erreproduzitzen dituzten errito eta ohiturak direla. Sistema kapitalista eta patriarkalaren orden hau, espazio publikoaren egituratzea, espazio pribatuaren beste bat. Askotan, tradizioaren izenean eskubide urraketa ematen delako gure herrietan. Eta dokumentalean saiatu gara azaltzen guretzat zer diren festak eta zergatik eraldatu behar dugun. Era berean, ezagutzera ematen dugu baita ere , Euskal Herriko herri desberdinetan, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko egiten diren ekimen desberdinak. Geroz eta ekimen gehiago egiten dira “Emakumeak plazara”, herri kiroletan ere geroz eta emakume gehiok hartzen du parte. Dokumentalean lantzen den beste ildo bat da, jaietan eraso sexisten aurrean ze protokolo lantzen diren gure herrietan, nola egiten zaien aurrean. Garrantzitsua baita herriak antolatzen dituzten agente desberdinen artean erantzun protokolo bat osatzea ze jaietan ematen diren erasoak ez da soilik talde feministen erantzukizuna soilik. Hau da, herriarena da erantzutearen ardura.

Errebisio bat egin behar dugu festen antolaketan, egitarauan eta festetan bertan, ikuspegi feminista bat txertatzeko. Hau da, nola antolatzen ditugu, ze espazioetan, zer-nolako parte-hartzea duen, egitaraua, egitarauarekin lortu nahi dena, ze jendearengana heltzen garen Eta horretan inplikatu behar direla Jai Batzorde eta Txosna Batzordeak.»

 


07/09/19

PUNTU ITSUAK


Uda eta jaiak estreinatu berritan, gertatu dira, jada, gurean ere, hainbat sexu eraso eta gehiegikeria:
Hernanin, Arrasaten edota Txantrean, kasu. Eta horien aurrean, sexu gehiegikeria horiek ekidin asmoz, ohikoak izaten dira neskoi igorritako betiko mezu eta gomendioak: ez joateko bakarrik, ordu-txikitan ez ibiltzeko… Emakumeak biktima ez izateko gomendioak.

Baina, zergatik ez alderantziz? Nortzuek dute arazoa? Emakumeek edo erasoak burutzen dituztenek? Zergatik ez, sexu-erasotzaile ez izateko gomendio eta mezuak? Zergatik ez, sexu-erasoak nola ez burutu gomendatzen dituzten mezuak? Badirudi, gure egunerokoan parekidetasunerako nolabaiteko diskurtso bat dugula, pakto bat ezarrita, zeina «politikoki egokia» den plano batetan errespetatzen dugun. Baina badaudela testuinguru batzuk, non ulertzen den pakto horiek albo batera utz daitezkeela, badagoela «benetako zena» ateratzeko askatasuna edo permisibitatea. Beraz, esan genezake gure kontzientziatan badaudela zenbait «puntu itsu».

Beraz, ezinbesteko dugu jaietako «puntu itsu» horiek azaleratzen lagunduko dizkiguten mezuak. Esatea, posible direla beste era batzuetako jaiak.  Ezbaian jarri behar ditugu, naturalizatuta ditugun jokaera horiek. Ezinbesteko ditugu sexu-erasoei Beldur Barik aurre egiten dioten ekimenak. Honen harira, hainbat herrietako jaietan, neska-mutilek, emakume-gizonek, eraso sexisten aurreko beraien gaitzespena adierazteko ekimenetan hartu dute parte..

Irunen, esaterako “Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea!” ekimena atera dute. Ekimenaren xedea da “…festetan sortzen diren indarkeriazko espazio inpuneak borrokatzea, barrearekin eta ironiarekin (…)barre egiten diogu emakumeak jaietan gozatu ezin dugula pentsatzen duenari, barre egiten diogu matxistari, arrazistari, homofoboari”. Horretarako, besteak beste, photocall antzeko bat antolatu dute jendeak bibotea jarrita argazkia atera eta eraso sexisten aurka daudela adierazteko.

 San Ferminetan ohikoak diren sexu-erasoen inpunitatearekin apurtzko Gora Iruñea herri-plataformak eta Eraso Sexisten aurkako Emakumeen Plataformak, elkarlanean, #zeroeraso  ekimena antolatu dute. Ekimen horretan, elkarte desberdinek hartu dute parte, eraso sexisten aurreko beraien jarrera aktiboa erakusteko. Eta horretaz gain, autodefentsa feministarako hainbat ikastaro antolatu dituzte  «…erasotzen gaituen orori aurre egiteko Autodefentsa Feministarekin. Preparatu egingo gara, gure arteko sareak ehunduko ditugu, elkartuta indartsuagoak garelako»

 

Eta zuen herrietan, antolatu al dituzue sexu-erasoen  inpunitatearekin, puntu itsuekin, hausteko ekimenik? Elkarbanatu gurekin! Elkarbanatu Beldur Barik Jarrera!!


07/09/19

LAINO GUZTIEN AZPITIK, SASI GUZTIEN GAINETIK

Jaiak eta ohiturak: aldaezinak?
Jaiak eta ohiturak: aldaezinak?

Atzo San Juan bezpera izan zen, usadioz eta kontu ugariz betetako eguna. Egun magikoa. Gure herrietako jai eta ospakizunak ohiturezjosiak daude, askotan zalantzan ere jartzen ez ditugunak: nondik datoz, zer esan nahi dute, nortzuk dira protagonistak? Zeren eta, jaiak baztertzaileak izan ohi dira. Mutil izateko modu batek dauka ahotsa, lekua, zentralitatea. Horrela erakusten digu 2013ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko honek. Genero arauek maskulinitateari ematen dioten boterearekin hausten dugunean, erasoak ohikoak dira. Eta heteroaraua hausten dugunean, oraindik ere, are gehiago.

Jaietan agresio homofoboak ere ugariak izaten dira. Eta, horrela gogorazten zigun Mikel Ayerbek 2012an uztarria.com-en idatzi zuen post-ean. Berak bizi izandako bi gertaerak kontatu nahi zituen salatzeko  jai giroan edota ohiko eguneroko bizitzan gure inguruan ohikoak izaten diren ‘mikro-homofobia’ ekintzak eta erasoak : “Gertaturikoa lagunei kontatzeko orduan, behin baino gehiagotan nik ere zalantza egin dut eraso hitza erabili edo ez, eraso hitza bortitzegia bailitzan. (…) Eraso hitza ekintza eufemismoarekin estaltzeak hori bera adierazten baitu, sarritan erasoak jasandakoan ere ez dugula nahi izaten kontuari hainbesteko garrantzia ematerik. (…)‘ Mikro-homofobia’ terminoa ‘mikro-matxismo’ terminoaren aldaera gisa erabili asmo dut, hain zuzen, emakumeek sarritan jasaten dituzten ekintza eta eraso matxista txiki baina errepikatuak izendatzeko terminoaren baliokide gisa. Jakina baita emakumeek maiz jasan behar izaten dituztela gertakizun, irain eta ekintza matxistak, sarritan oharkabean bada ere, eta, gainera, esan bezala, zenbaitentzako gertaerok «ez dira hainbesterako izaten».

Zergatik eraso guzti hauek? Zergatik batzuen desfaseak dauka hainbesteko kabida jaietan? Ordua da jaien inguruan orokortuta dagoen kontzeptuarekin hausteko. Batzuen jaiak izatetik denon jaiak izateko. Gure sexualitatea nahi dugun bezala, nahi dugunarekin eta nahi dugun beste gozatu ahal izateko, erasoen beldurrik gabe. Gutxi batzuen tradizioekin hautsi, beste guztiak sartu ahal izateko. Normalitatearekin, betikoarekin hautsi behar dugu, nola edo hala, indarkeria justifikatu egiten dutelako.

Iturria: Zeatikezpa.org-tik hartutako bideoa

 

Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik… Hautsi dezagun genero eta heteroarauarekin, gure tabernatan eta plazetan!

Eta ospa dezagun Ekainak 28a, gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna: sexu-aniztasuna eta identitate ezberdinen existentzia aldarrikatzeko eguna. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira gure hiriburu eta herrietan. Parte-hartu!!


07/09/19

JUERGATIK ETXERAKO BUELTA

Buff, zelako mozkorra… Ohera sartu baino lehenago dutxa hartu eta zerbait jatea desiatzen ari zara. Zelako luze egiten ari zaizun txosnetatik etxerako buelta… Ai, zer da hori? Pausuak entzun dituzu. Norbait dator zure atzetik ala? Ba ez. Ez dator inor. Tuntun, tuntun, tuntun. Bihotza taupada bizian jarri zaizu; ahotik ziztu bizian irten behar zaizun zaldi zoroa da. Lasaitu, aber, zure irudimena dela diotzazu zure buruari. Tuntun, tuntun, tuntun. Bihotz taupadak arnasarekin nahasten zaizkizu eta bihotz taupadak, pausuekin. Tuntun, tuntun, tuntun. Portaleko atea irekita dago. Hasi korriketan, atera heldu behar zara. Benga, benga…!

 Zure etxeko atarian zaude, sarrerako atea zure bizkarrean itxi berri. Izerdi tantakadak bekokitik behera erortzen zaizkizu. Arnasestuka zabiltza. Korrika batean etorri zara zubitik hona! Pausuak benetan entzun dituzu? Norbait etorri da zure atzetik? Ala zure irudimena izan da?

Beldurrak burua endredatu eta gorputz osoa paralizatzen digu. Beldurrak, iluntasunean, ez dagoena ikusarazten digu, sentiaraztencaperucita-roja-lobo gaitu txiki eta hauzkor, egiten gaitu ahul. Izan ere, beldurrean hezten gaituzte. Une oro, nondik, noiz eta nola ezin dugun joan esaten digute. Ahulagoak omen garelako, hauzkorragoak. Erasotuak izanez gero, akabo. Eta hori dena  sinistuarazteaz arduratzen diren hamaika ipuin, mandato sozial eta zurrumurru ditugu gurean. Zuri, ere, esan dizkizute? Kontuz izateko gauean, bakarrik ez etortzeko etxera, ez joateko horrela jantzita…? Txanogorritxuren ipuina kontatu digute, etxera bueltatzeko ordua jarri digute, eskolako inguruetan bortxatzailea zegoenaren zurrumurruak zabaldu dituzte…

Maitena Monroy-k   ikara sexuala deitzen dio horri. Alegia, emakumeak kontrolpean mantentzeko, gizarte sexistak elikatzen duen beldurra: “ Emakumeak kontrolatzeko modu bat da. Familiak eta lagunek, intentzio onez, mezuak igortzen dizkigute une oro, babesteko. Baina babes faltsua da, zeren eta, ikara igortzen digute, esaten digute ezin dugula ezer egin. Hobeto dela ez arriskatzea”. Esteka honetan elkarrizketa osoa irakur dezakezu.

Baina azaldu al digute inoiz, nola defendatu gure buruak? Txikitan norbaitek joz gero, esaten ziguten guk ere jotzeko edo irakaslearengana joateko?  Erakutsi ziguten nola eman ukabilkada bat? Ostiko on baten teknika? Ez. Baina, seguru, gure nebari, lehengusuari, klaseko mutilei baietz. Kriston entrenamendua izan dute: ez egin negarrik, bildurra baduzu hortzak estutu, klaseko horrek berriro jotzen bazaitu hau egin behar duzu…  Eta, zergatik, sexu erasoak prebenitzeko hainbeste mezu neskoi, eta, hain gutxi, mutilei? Esaten diete nola portatu, nola ez erasotu? Azaldu diete sexu-harreman  baten eta sexu-eraso baten arteko ezberdintasuna?

mujer maravilla
«Mujer Maravilla» superheroia

Arriskua egon arren, ez gara etxean geratuko, dena, gure logelatik kanpo gertatzen den bitartean, ezta?Juergak, bidaiak, kontzertuak, abenturak… Sinistu behar dugu ausartak, indartsuak garela. Bagarelako. «Mujer Maravilla»-k dioen bezala, erraza da kateak haustea, baldin eta badakizu ahal izango duzula . Zure burua defendatu ahal izango duzu, baldin eta,  zure buruarengan sinisten baduzu!Dena dela,  beti har ditzakezu badaezpadako neurriak: lagunei esan nora zoazen, mugikorra aldean eraman… Hala ere, oraindik ere, seguru sentitzen ez bazara, parte-hartu  autodefentsa ikastaroetan !

Arazoa, askotan, beste herri batzuetako jaietatik bueltatzen garenean izaten dugu. Zenbat alditan bueltatu behar izan gara gure gurasoekin edo autostop egin etxera bueltatzeko…? Izan al duzu inoiz arazoren bat beste herrietako jaietatik bueltatzen? Arazo lez ikusten duzu, arrisku bezala? Ba al zenekien, munduko herrialde desberdinetan taxi rosak jarri dituztela? Bartzelonan, Mexikon … Emakumeen aurkako sexu agresioak prebenitu, asmoz, emakumeek gidatutako taxiak dira horiek. Zer, antolatuko ditugu Euskal Herrian ere, gure taxi lilak ?


07/09/19

LIGATZERAKOAN: NON DAGO MUGA?

Txosnatan zaude eta aspaldi fitxatuta duzun horrekin tonteatzen hasten zara. Begirada bat botatzen diozu, berak ere zuri beste bat… Irrifarre bat, hurbiltzen zara. Hitz bat, galdera bi eta dantzatzen hasten zarete. Ferekak, musu iheskorrak… Halako baten, lagunak datoz, tabernetara doazela. Ahaztuta zenituen, hain gustora zeunden…! Hasieran ez dakizu zer egin, baina erabakitzen duzu beraiengana joatea. Kointzidituko duzue beranduago, eta, bestela, geratuko zarete beste egunen baten! Esan egiten diozu baina ez dio graziarik egiten. Esaten dizu ea nola berotu dezakezun horrela eta gero joan.  Ez izateko hain “monja”.

nire erabakia
Nire alua, nire erabakia, nire gorputza, nire ahotsa

Horrelako egoera batean, besteak esaten digunak asko eragin gaitzake, txarto sentiarazi, ematen du arazoa gugan dagoela.  Baina agian arazoa da sexua ulertzeko modua … Zeren eta, zergatik ulertu hasiera eta bukaera batekin? Zergatik ez ligatu, ligatzearen plazerragatik? Ez da zertan izan behar, soilik, zirri batzuekin hasi eta narrutaldi batetan amaitzen den zerbait. Sexualitatea zerbait zabalagoa da, azken finean, plazerra bilatzeko eta sentitzeko dugun gure gaitasun propioa da. Eta sentitzeko eta bilatzeko hamaika era daude. Nork dio modu bakar bat dagoenik?

Baliteke tonteatzen bakarrik, jada, disfrutatzen egotea, ezer fisikorik nahi ez izatea. Edota mosu eta zirri batzuekin ikaragarri ongi pasatzea. Edota baliteke, hainbeste gustatzen zaizun pertsona horrekin narrutan egiteko sekulako gogoak izatea, baina nahiago izatea beste egun baterako uztea: mozkortuta zaudelako, nekatuta, urduri…  Norberak erabakitzen du  zer egin nahi duen, norekin eta nola.   Nahiz eta gau osoan biak berotzen ibili zareten, nahiz eta txortan egiten zaudeten, beti duzu aukera ezetz esateko.  Ez bazaude eroso, ez bazaizu gustatzen egiten ari zaretena… Adierazi sentitzen duzuna, nahi duzuna, BELDURRIK GABE ! Edozein momentutan esan dezakezu EZETZ!  Denak balio du beti ERRESPETUA dagoen bitartean. Ez zaitzatela txarto sentiarazi, zeren eta, zure gorputzarekin, zure plazerrarekin zer egin nahi duzun erabakitzeko eskubidea duzu. Sexua plazerra disfrutatzeko delako, ez txarto pasatzeko.

Bale, norbaitek esango du frustrantea izan daitekeela, ilusioak egin eta gero, ezetz bat jasotzea. Ez gertatzea esperotakoa. Baina zer egingo diogu ba? Onartzea tokatzen zaigu. Bi pertsonek sexu harremanak izatea erabakitzen dutenean, bien arteko erabakia da. Batek zerbait egin nahi ez duenean, HOR DAGO MUGA. Gainera, beste pertsona horrek ezer gehiago ez duenean nahi, zertarako ekin?   Ez jarri zure plazerra bestearen gainetik, entzun eta enpatizatu. Baiezkoa denean, GOZATU! Eta ezezkoa denenean, GAME OVER!

Ligatzeari buruzko zalantzarik geratu bazaizue, bisitatu gure errespetuz  ligatzeari buruzko dekalogoa!

 


07/09/19

JAIAK ETA LIGATZEA

 

Ekainan zehar, Beldur Barik blogean jaiei eta ligatzeari buruz hitz egingo dugu. Badatorrelako uda. Eta udarekin batera jaiak: ondo pasatzeko gogoak, dantza egiteko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko… Baina batzuetan badirudi denak balio duela, desfasea guztian egon daitekeela. Baita ligatzerako orduan ere. Eta askotan, hor izaten gara, zalantzatan. Pasatzen ari zaidana, lekuz kanpo dago edo nire paranoia da? Gertatu zaizu?

Ligatzea: non dago muga?
Ligatzea: non dago muga?

Lagunekin juergan zaudela, kriston dantzak botatzen, izugarrizko iskanbila sortzen. Eta bat-batean, koadrila bat hurbiltzen zaizuenean. Hasieran zuekin dantzan, geroago zuekin ligatu nahian. Baina ez duzue ligatzeko gogorik, ondo zaudetelako zuek zuetara. Esan egiten diozue, baina ez dute ulertzen nonbait, hor jarraitzen dutelako. Kriston kaka sartzen.

Edo ezaguna den herriko horrekin hitz egiten hasten zarenean. Hasieran kriston txorradak jaurtiz aurreko egunean telebistan ikusitako zerbaiten gainean, barrezka. Baina baziladak zuregan zentratzen hasten dira. Nabaritzen duzu erdi bazilada erdi ligoteoa dela. Eta, bat-batean, bere eskuak zure titi gainean jartzen dizkizu. Ez dizu egiten hainbesteko graziarik, distantzia jartzen duzu eta jada ez duzu hain maja erantzuten. Bere jarrera: ez izateko hain borde.

Edo norbaitekin ligatu duzunean. Eta ez duzunean joan nahi musu edo zirri batzuetatik haratago. Eta presionatzen hasten zaizunean, esanez, nola utz dezakezun horrela, bero-bero dagoela, ez izateko horrelakoa…

Egoera horiek eta antzekoak ugariak dira. Eta jaien testuiguruan kostatu egiten zaigu bereiztea, zer den juergaren parte eta zer, gehiegikeria, noiz ari diren pasatzen. Zeren eta, aurre egiten dugunean, zerbait erantzuten dugunean, gu gara bordeak, paranoikak, “kortarolloak”…

Bizi izan al duzu horrelako egoerarik jaietan? Zein izan da zure erantzuna? Elkarbanatu gurekin zure bizipen eta estrategiak!


07/09/19

Homosexualitatea telesailetan

Telesailetan pertsonai homosexualak agertzea jada ez zaigu hain arraroa iruditzen. Azken urteotan telebistan eman dituzten serieen artean homosexualak diren eta paper garrantzitsua duten hainbat pertsonai ikusi ditugu: «Goenkale»-ko Markel eta Alex; «Hospital Central»-eko Maca, Esther eta Vero; «Los hombres de Paco»-ko Pepa eta Silvia; «Física o Química»-ko Fer eta David; «Aida»-ko Fidel eta Tony; «Aquí no hay quien viva»-ko Mauri eta Fernando… baina zer dute pertsonaia hauek guztiek komunean? Orokorrean, talesailan agertzen diren pertsonai homosexual bakarrak dira (edo gutxienez garrantzia dutenen artean). Eta ez bakarrik hori.

 

macaestherveroLa representación de las mujeres lesbianas que se hace en las producciones estatales es bastante homogenea. Son mujeres atractivas en general, que se comportan de una forma «aceptable». Mantienen relaciones monógamas (aunque el guión pueda exigir algún «desliz» de vez en cuando) y con una orientación bastante tradicional en cuanto a asentarse, casarse, tener hijas e hijos… y casi siempre una de las dos mujeres de la pareja no «era lesbiana» hasta que conoce a la otra parte. No aparecen lesbianas transgresoras, que tengan una actitud Beldur Barik rompedora y vivan según sus normas.
Pepa-y-Silvia-los-hombres-de-paco-20351525-683-1024

La pregunta es la siguiente ¿creemos que estos personajes reflejan la realidad de las lesbianas? ¿o son un elemento que aparece en las series para el disfrute y fantasías masculinas? Si por fin la televisión está incluyendo otras formas de sexualidad además de la heteronormativa ¿por qué no una serie cuyos personajes y cuya temática principal sea esa? Una serie en la que realmente se muestren cuáles son los problemas con los que se encuentran las lesbianas hoy en día todavía: la discriminación, la intolerancia y la invisibilización (más aún que en el caso masculino).

Gay diren pertsonai ugari ere ikusi egin ditugu estatuko zigilua daramaten telesailetan, baina zer nolako irudia ematen dute? Aniztasuna ikusten da edota gay guztiak berdinak direla saltzen digute? Azken urteotan ezagunenetarikoak izan diren pertsonaiak aipatu behar izatekotan «Aída» telesailan agertzen diren Fidel eta Tony eta «Física o Química»ko Fer eta David aipatu beharko genituzke.

 

Jugando-peliculas-venganza_MDSVID20120420_0146_3 Fidel eta Tony-ren kasuan, pertsonai guztiz estereotipikoak dira eta telesailan bortizkeri homofobikoa jasan behar dute momentu oro, graziak balira bezala. Fidel-en kasuan, «marica», «truchilla» eta «bujarron» egunero atxikitzen zaizkion izenak dira eta Tony-ren kasuan «truchilla» eta «La Marica», beste batzuen artean. Bi pertsonai hauek portaera nahiko berdintsuak dituzte eta telesailan ez da beste jarrera mota bat erakusten duen gayik agertzen.

«Física o Química»ren kasuan, Fer garrantzi handia izan zuen pertsonaia izan zen eta 3080765229_1_3_MIPtppj3telesailan zehar arazo nahikotxo bizitzen ditu, homosexualak diren mutilek bizi behar dituztenak (errealago ala ez, hori bakoitzaren iritzira).  Beldur Barik jarrera erakusten du askotan, arrazoi homofobikoak direla eta baztertua denean egoerari aurre eginez eta ez du pertsonai zapal bat egiten, nahiko kolore dituena baizik.

 

Sin embargo, hay algo más que tienen en común dos de estos personajes. Tanto Silvia de «Los hombres de Paco» como Fer, de «Física o Química», fallecen por disparos en una muerte representada de una forma morbosa y cruda en la que la cámara se recrea bastante tiempo. ¿Qué pasa con Antena3 que hace que sus personajes homosexuales, que han tenido un papel central en las historias y que por fin parece que van a tener un final feliz, acaben muriendo en circunstancias tan macabras? ¿Qué opináis?

 

 


07/09/19

Gorputz normatiboak? Gora mota guztietako gorputzak!

Guerrilla Girls-en erakusketarekin eta gure web orrialdeko Gorputza atalarekin jarraituz, gaur gorputz «normalei» edo normatiboei buruz hitz egingo dugu. Telebista pizten dugunean, aldizkari bat irekitzen dugunean edota zineman pelikula bat ikusten dugunean, gutariko askok (bai neskak, bai mutilak) ez dugu gure burua hor agertzen diren emakume eta gizonen gorputzetan isladatuta sentitzen. Edozertarako gorputz oso zehatz batzuen erabilpena egiten dute. Gorputz lirainak, altuak, atal estrategikoak oso garatuak dituztenak, gazteak, gehienetan zuriak… erabiltzen dituzte. Eta erabiltzen hitza apropos idazten dugu hemen, gorputz hoiek merkantzia bezala erabiltzen direlako.

birthcolor

 

 

 

Guerrilla Girls-en erakusketan garrantzi historikoa izan duten emakumeak irudikatzeko kanoi estetiko bat betetzen dutenak erabiltzea salatzen duen kartela

 

 

 

 

 

Por mucho que quieran hacernos creer que lo normal es tener unos cuerpos ajustados a lo que nos venden que es «hermoso», lo cierto es que si miramos a nuestro alrededor veremos una gran diversidad de cuerpos. Altos, bajos, gordos, delgados, negros, blancos, morenos, pálidos, jóvenes, mayores… lo que seguramente no veamos habitualmente sean los cuerpos «perfectos» que nos venden diariamente y a los que se supone que tenemos que aspirar. Tal vez estéis pensando que todo el mundo sabe que el Photoshop existe, que a las y los «sex symbols» de Hollywood no nos los vamos a cruzar en el rellano de casa, que los ángeles de Victoria’s Secret se cuentan con los dedos de una mano y que ¡incluso ellas! tienen que soportar críticas por su aspecto. Pero por mucho que lo sepamos (que lo sabemos), el bombardeo constante de mensajes que recibimos hace que nos juzguemos con dureza y estemos a disgusto con nuestro cuerpo, haciéndonos llegar a dietas insanas, interminables sesiones de gimnasio, operaciones en las que arriesgamos mucho por algo puramente estético, etc.

¿Son los cuerpos que nos venden las revistas reales?

http://www.youtube.com/watch?v=Nu-HR7xRtvU

Gure gorputza maitatzen ikasi behar dugu. Komunikabideetan ikusten ditugun gorputzekin ez konparatzen. Pertsona bakoitzak gorputz desberdin bat du eta bakoitza bere erara polita eta erakargarria da, gorputza pertsonaren beste alderdi bat baino ez delako. Gure gorputza maitatu eta zaindu behar dugu, bizitzan bakarra izango bait dugu, baina hau egiteko gure gorputza (eta besteena) onartu behar dugu. Ez gaitezen besteek ezarritako esklabutza horretara zigortu. Beldur Barik esan dezagun gure gorputzaz harro gaudela eta ez dugula ez gu ez inor deseroso, gutxietsia ezta lotsatua sentiaraztea baimenduko!


07/09/19

Música con actitud Beldur Barik?

Askotan hitz egiten dizuegu #Beldur Barik jarrerari buruz… baina zertaz hitz egiten dugun al dakizu? Jarrera hau bortizkeria sexistaren aurka gure iritzia adierazteko modu bat da, bidali nahi dugun mezua, nola eta zein medioen bidez aukeratzea eta erabakitzea da, eta batez ere, ez isiltzea! Gure inguruan ikusten ditugun desberdintasun eta egora sexisten aurrean hitz egitera ausartzea, gelan, kalean neskak festan ateratzen direnean, bikote erlazioetan, dependentzia erlazioak ezartzen dituzten perstonekin, gure bizitzan. Horretarako ez da beharrezkoa «rolloa» ezta diskurtso bat botatzea! Gure Beldur Barik Jarrera… musikaren bidez, adibidez, erakutsi daiteke!

En Beldur Barik hemos hablado de la actitud Beldur Barik de Lady Gaga en el post sobre «Telephone» Porque romper con los roles tradicionales, promover la fuerza de las mujeres, defender la diversidad sexual,… y declararse feminista, es una actitud muy Beldur Barik.

Orain dela hilabete batzuk «canciones para amar mejor» playlista antolatzea lortu genuen.

http://www.youtube.com/watch?v=3UKw_2pGHmI&feature=share&list=PL4AD253AE1395E2C5

Y aunque la mayor parte de canciones que hablan de amor lo hacen como si fuera irremediable… en plan «te enamoraste, no puedes evitarlo», «me muero por ti», «no puedo vivir sin ti» y demás, también hay quienes utilizan la música para hablar de otros tipos de amor, de amores en los que decidimos, canciones críticas con las historias que ya parecen escritas desde el primer día, canciones en las que las protagonista se muestran fuertes y empoderadas y no se cortan un pelo en decir lo que piensan.

Gaur, aukera horien artean… La Furia aurkezten dizuegu, haien Beldur Barik jarrera ahoan bilorik gabe erakusten dutelarik… «matar al príncipe azul» aukeratuz, adibidez.

http://lafuria.bandcamp.com/-en entzun ezazu

La Furia

¿Conoces más cantantes empoderadas como La Furia? ¿Conoces más canciones que añadir a nuestra Playlist?

 


28/10/13

Homofobiaren aurka, Beldur Barik Jarrera!

XXI.mendean gaude eta pertsona askok berdintasunean bizi garela pentsatzen dute. Borrokatu egin diren eskubide gehienak lortu direla eta jada bermatuta daudela, baina lana dago egiteko oraindik. Azkenaldian, dibertsitate sexualaren inguruan oso garrantzitsuak diren lorpenak egon dira. 2013an borrokak emaitzak eman ditu eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartuak izan dira Uruguay, Zelanda Berria, Frantzia, Brasil, Ingalaterra eta Galesen eta baita Estatu Batuetako 6 estatuetan ere. Baina borrokan ez dugu etsi behar, ikusi egin dugun bezala, oraindik ere erasoak gertatzen direlako.

Las situaciones en Francia, Rusia, Kuwait o Reino Unido son algunos de los ejemplos de discriminación directa y agresiva que nos han llegado en los últimos meses. En Francia, país que muchas personas consideran referente en temas de libertad individual, hubo manifestaciones multitudinarias en contra de la aprobación del matrimonio homosexual que se consiguió en abril de este año; se produjeron agresiones graves contra personas por el simple hecho de ir mostrándose afecto por la calle; y, el más reciente ejemplo de discriminación, prohiben el matrimonio a personas del mismo sexo que, aún viviendo en Francia, son de distintas nacionalidades.

EB sarreraErresuma Batuan gertatzen dena sinestezina irudituko zaie pertsona askori. Nahiz eta uztailan sexu bereko pertsonen ezkontzak baimentzen dituen legea onartu, orain dela egun pare bat oso kezkagarria den berria jakin dugu: Erresuma Batuan homofobia edota haien orientazio sexuala dela eta jazarraziak izateagatik asiloa eskatzen duten pertsonek LGTB direla frogatu behar dute. Inmigrazio funtzionarioak konbentzitzeko «ekintza sexuala» erakusten duten argazki edo bideoak erraztu behar dituzte (jatorrizko berria ingeleseraz, BBC News-ekoa.)

En Kuwait quieren imponer unas «pruebas médicas» para impedir la entrada de homosexuales en el país y quieren, además, que esta medida se extienda a Baréin, Omán, Qatar, Arabia Saudí y Emiratos Árabes Unidos.

Errusiako kasua izan da, ziurrenik, gehien ikusi eta entzun dugun, aurtengo Atletismo mundialean salatu egin diren diskriminazioak direla eta. Errusian homosexualitatearen kontrako legeak orain dela urte batzuk onartu egin ziren, baina aurten izan da mundura modu masiboan zabaldu denean. Kasu honetatik interesgarriena dena, agian, atleta ezberdinek izan zuten Beldur Barik jarrera izan zen. Haien ahotsa erabili zuten eta diskriminazio honen aurkako mezuak mundu osora zabaldu zituzten, euren solidaritatea erakutsiz eta guztiak eskubide berdinak izan behar ditugula aldarrikatuz (adibideak)

Es importante que no nos durmamos, que defendamos los derechos que se han conseguido después de mucho esfuerzo y que trabajemos por una sociedad cada día más igualitaria. Igual os preguntáis ¿pero qué podemos hacer? Podemos no aceptar los chistes homófobos que hacen nuestras amistades o gente cercana ni participar en mantener estereotipos, podemos defender que la sexualidad no es algo único y que cada persona la vive de forma diferente, podemos estar ahí para apoyar a quien sabemos que están menospreciando, podemos informarnos y tratar de que la gente que nos rodea vaya superando sus miedos y prejuicios… hay muchas formar de demostrar una actitud BeldurBarik.

Begira ezazu web orrialdean orain arte idatzitakoa eta adi egon, laster post berriren bat egongo da eta.


07/09/19