Kategoria: <span>Bloga</span>

Uda honetan… eman dena zure gorputzarekin!

Uda heldu da, azkenik heldu da!!! Eta jaia hasi da… hasi da?

Udaldia hasi da, igerilekua, hondartza eta gainontzekoez paso egitea: azterketez, klaseez eta klase gehiagoz… baina, benetan guztiaz paso egiten dugula? Batzuetan, ondo pasatzea garrantzitsuena izan behar duenean eta maite ditugun horiekin egon behar garenean, sorbaldetan motxila astunak jartzen ditugu eta horrek ez digu uzten egoeraz behar bezala gozatzen. Hain zuzen ere, gure gorputzetan bizkarreratzen dugun motxila horri buruz ari gara… ezagutzen duzue Operación Bikini delakoa? (gehiago…)


08/09/19

Ligoteo sanoa? Bai

Kaixo lagunak!!! Zelan doa uda? Gurea lanez gainezka zuei gure boletin berria garaiz eskaintzeko. Hilabete honetan, GORPUTZEN inguruan bildutako materialaren laburpen batekin. Udan, eta urte osoan, Gorputzak #BeldurBarikJarrera-rekin bizitzera!!

Boletina


07/10/19

Sexu Aniztasuna

Kaixo guztioi!!!

Gure hileroko boletinak bueltan daude aurten ere. Azken egun hauetan zehar hitz egin dugun gaiaren inguruko informazio eta material gehigarria nahi baduzu, egin klik eta deskargatu!!

Boletina

 


07/10/19

Kaixo! Aurten ere Beldur Barik bueltan dago, eta oso modu berezian, 10 urte betetzen ditugu eta. Ospatzeko era aproposena beste urteurren garrantzitsu bat gogoratzea da, 50 urte ospatzen dituena

#HARRO sentienduaren (bir)jabetzeea

2019ko ekainaren 28an gau oso berezi baten 50. urteurrena ospatzen da; gau hark LGTBI+ ikur, borroka eta oroimenetan luze jarraituko du. New Yorken bizi izandako gau ilun eta triste batek betirako aldatu zuen LGTBI+ kolektiboaren borroka, ia beti bakartia izan zen borroka.

Stonewall Inn zen LGTBI+ kolektiboko pertsonok onartzen ziguten taberna bakarra. Kontuan izan behar da biziki diskriminaturik geundela garai hartan, eta, noski, hurrengo hamarkadetan ere bai. Osasun mentaleko erakundeek pertsona gaixotzat jotzen zituzten (lobotomiak egiten zizkieten, torturak praktikatu…). Pertsona desbideratutzat hartzen zituzten eta ez ziren ongi etorriak; aitzitik, segurtasun erakundeek eragindako jazarpena eta indarkeria pairatzen zuten. Taberna hartan babesa aurkitu zuten, eta gauero bere ateak irekitzen zituen aniztasunaz askatasun osoz gozatzeko.

Nahiz eta sarekadak ugariak izan, haietaz ihes egiteko estrategiak zituzten, 1969ko ekainaren 28rarte: gau hartan ustekabeko sarekada bat egon zen, musika gelditu eta argiak piztarazi zituena. Poliziak jendea inguratu eta erasotu zuten, baina gau hartan ez ziren isilik gelditu. Ez zuten beldurrik izan, eta sexu aniztasuna erdigunean jarri zuten, hots, gaur egun BELDUR BARIK jarrera deritzoguna praktikan jarri zuten. BELDUR BARIK jarrera erabili zuten gozamenerako, eta sistema heteronormatiboak inposatutako opresio eta larderiaren aurka.

Sylvia Riverak, emakume trans, arrazializatu eta STAR-kideak (Street Transvestite Action Revolutionaries, LGTBI+ pertsona baztertuei eta etxerik gabeko emakume transei sostengua emateko plataforma, Marsha P. Johnsoekin batera fundatu zuena) gau horretan bizi izandakoari buruz honakoa kontatzen zuen:

“Nire maitalea eta ni dantzan geunden. Eta bat-batean argiak piztu ziren. Sarekada bat zen, queensak fitxatzen eta poliziaren kotxeetan sartzen hasi ziren, eta pentsatu nuen “Ene jainkoa, hemen da iraultza! Urte hauetan hutsaren hurrengoak bagina lez tratatu gaituzue, ezta? Orain gure garaia da”.

Bi lagun hauei buruz gehiago jakin nahi izatekotan, hurrengo esteka uzten dizuegu: https://www.eldiario.es/sociedad/origen-Orgullo-LGTBI-racializada trabajadora_0_788471834.html

Elkartasun eta borroka sentimendu horrek bultzatuta, hurrengo urtean ez zuten nahi izan New Yorkek gertakari hura ahaztea (pairatutako erasoak, sexu-orientazioaren eta genero identitatearen kontrako lesioak…) eta horrela jaio zen gaur “Harrotasunaren” egun bezala ezagutzen duguna, nahiz eta orduan “Christopher Kalearen Askatasunaren Martxa Eguna” deitzen zen.

50 urte hauetan kolektiboa osatzen dugun pertsonok mundu osoan geure eskubideen alde borrokatu dugu, geure BELDUR BARIK jarrera ikusarazten (beste batzuen artean, amodio anitzari, gozamenari, identitate eta sexu aniztasunaren aldekoa). Transexualitatea, bisexualitatea eta intersexualitatea gaixotasun moduan ez ikustea lortu da zenbait herrialdetan (beste askotan oraindik ez, eta borroka soilik munduko pertsona guztiak benetan berdinak direnean irabaziko da), ezkontzeko eta familia osatzeko eskubidea eta telesail eta filmetan ikusgai izateko aurrerapausoak eman dira, eta horrek lagundu egiten du munduko kaleak ekainaren 28 oro kolorez eta #Harro kartelez janzten.

Batzuetan, deserosoa eta nekagarria izan daiteke geure buruari eta sentitzen dugunari buruz azalpenak eman behar izatea, edota ez dago horretarako lekurik. Bestalde, gainontzekoek horrelakorik egiten al dute? Kontrakoa ere gerta daiteke, hau da, ezer kontatu eta inorekin hitz egin nahi ez izatea, beldurraren antzekoa den sentimendu baten eraginez… beraz, oraindik badago zer aldatu.

Gauak eta jaiak heltzen direnean, egoera agerikoagoa bilakatzen da. Adibidez, duela pare bat aste, eraso lesbofobo eta sexista bat gertatu zen Londresen, bi lesbianen aurkakoa. Berriro ikusi da guztiok ezin dugula jaiez berdin gozatu eta baldintzak ez direla berdinak kaleetan edo aisialdi guneetan. Oraindik badira transei, bisexualei, gayei, lesbianei, edo beste identitate eta orientazio ez normatiboa dugunoi (zer esan, gainera, etorkina, ijitoa bazara edo aniztasun funtzionala badaukazu) guztion espazioetan egotea ukatzen digutenak; honek guztiak gau hartan Stonewallen gertatutakoa gogorarazten digu. Baina, noski, hau ez da gure jaietan gertatzen, ezta?

Begirada atzera bota eta geure buruari galdetu behar diogu ea posible den 50 urte hauen ondoren, aldaketa esanguratsuei buruz hitz egitea, edo agian (eta bakarrik agian) esan behar da gehienbat materialak/funtsik gabeko itunak izan direla.

Erantzuna denon artean bilatu beharko dugu.

Hain zuzen ere, eraso eta indarkeria hauei aurre egitea gure #BeldurBarik jarreraren esku dago. #BeldurBarik jarrera kolektiboa edo banakakoa behar da ikasgelan, sare sozialetan, kuadrillan, kaleetan, jaietan… isildutako eraso LGTBI+fobikoei aurre egiteko. Aniztasuna (sexuala, nortasunezkoa, arrazazkoa, gaitasunezkoa…) gure jaietan, kuadrilletan, lonja eta geletan erdigunean kokatzeko #BeldurBarik.

Aniztasunak aberastu egiten gaitu; dena berdina eta homogeneoa izateak tristatu egiten du.

Oroigarri gisa: “Azkenean, askatasuna daukagula sentitu dugu, edo askatasuna aukeratzen dugula erakusteko askatasuna” (Michael Farder, 1969ko ekainaren 28ari buruz hitz egitean).


09/03/20

Frankismo-garaiko lesbianen kode-hizkuntza

[Jacaranda Disidente] Frankismo-garaian, liburuzainak zirela esaten zuten lesbiana askok; ba al zenekien? Liburuzainak izango ote ziren gaur egungo kamioilariak?

Sasoi hartan ere erabiliko al zituzten guk gaur egun lesbiana maskulinoak izendatzeko erabiltzen ditugun esamoldeak? Nolakoak ote ziren frankismoko armairuak? Zer kode erabiltzen zuten ligatzeko? Eta luma atzemateko? Non elkartzen ziren?

Lesbianak, garai hartan, hamaika modutara moldatu ziren bi erregimenei ihes egiteko: erregimen heterosexualari eta frankistari. Besteak beste, hizkuntza erabili zuten: hizketa-molde bat sortu zuten, beren-berena. Egia esan, gaur egungo lesbianek eta garai hartakoek antz handia dute. Gaur egun, jakin nahi badugu ea norbait lesbiana den, hauxe galdetu ohi dugu: Ulertzen dun? Garai hartan, ordea, hauxe galdetzen zuten: Liburuzaina haiz? Edo, gazteagoak baziren: Tebeoa haiz? Bestelako esamoldeak ere erabiltzen zituzten, adibidez, asuntoa izatea edo edukitzea. Liburuzain esaten zitzaien elkarri babesa eta bizitzeko aukera ematen zioten lesbianen zirkulu klandestinoko kideei. Kide gayei ere esaten zieten liburuzain, honako egoera honetan: jendaurreko ekitaldi batean mutil-lagunaren rola betetzen zutenean eta bikote heterosexual bat zirela sinestarazten zutenean. Liburuzain gizon askok, gainera, semena eman zieten lesbianei, haurrak izan zitzaten, eta, are gehiago, aita-ponteko modura ere aurkeztu ohi zituzten, bi lesbiana elkarrekin bizitzeak eta haurrak elkarrekin hazteak ekar zitzakeen errepresaliei iskintxo egiteko. Era berean, neska-lagunak aurkeztean, esaten zuten haien ahizpak zirela, edo koinatak, edo lehengusuak… Beste estrategia linguistiko sortzaile bat, hauxe: elkarrekin topatzeko erabiltzen zituzten tokietan (antzokiak, kafetegiak, kabaretak, literatur solasaldiak, kanpaldi ez-mistoak eta adiskideen etxeak), izengoitiak erabiltzen zituzten, eta izengoiti haiekin auto-izendatu ziren handik kanpora ere. Ezizen horiei esker, ez ziren agerian jartzen eta beren pribatutasunari eusten zioten; horiei esker eusten zioten diktaduratik kanpoko bizitza paraleloari.

Lesbianak guztiz ikusezinak ziren, eta beren sexualitatea guztiz ukatua zegoen, hainbeste, ezen, Alferren eta Gaizkileen Legeak ez baitzituen kontuan hartzen, ez eta horren ondorengoak ere, Arrisku Sozialaren Legeak. Lege horiek, ostera, lesbianen kide gay, trans, trabesti eta sexu-langileak biltzen zituen, eta gaizkiletzat jotzen. Ezkutu horri esker, emakume horiek elkarren eredu izan ziren: kode bat sortu zuten erregimen frankistari aurre egiteko eta beren kontuez hitz egiteko, eta, ez hori bakarrik, askatasun-eremu itzelak sortu zituzten, beren garaiko beste emakume batzuek inoiz bizi ez bezalakoak. Hala, eremu aske horietan, nahi zuten modukoak izan ziren, lasai agertu zuten beren sexualitatea, eta erregimen frankista eta heterosexualaren liburua erre zuten, hurrengo ataletan etortzekoak ziren lesbiana askoren historia aldatuz.


07/09/19

Maitasun ona

[Irantzu Varela] Nire lagun batek dio, maitasunak, soilik gauza bakar bat sorrarazi beharko lukeela: ongizatea. Eta ongizateak, ongi izatea esan nahi du. Beste lagun batek dio, erraza ez dena, zaila dela. Eta badirudi gauza hauek, lagun argiek esaten dituztenak direla, eta bizitza errealean ezartzea, erraza dela.

Baina, noizbait maitemindu izan bazara jakingo duzu, lagun argi hauei kasu egitea baino gauza zailagorik ez dagoela, eta baita ere, bizitza errealean gure buruan argi dugun hori praktikan jartzea. (gehiago…)


08/11/18

Itziar Ituño

Itziar Ituiño ere bai #BeldurBarikLehiaketa.n dago eta zu? Parte hartu denbora gutxi falta eta eta!


05/11/18

Lodifobia

Altxa eskuak potota sentitzen bazara, titi handiak dituzula uste baduzu, titi txikiegiak dituzula pentsatzen baduzu, ipurdi masailak zintzilikatzen zaizkiazula uste baduzu edota ipurdi txikiegia edo handiegia duzula pentsatzen baduzu, izter gizenak dituzula uste baduzu, pertsona baxua edo altua zerala pentsatzen baduzu, zure hilea, aurpegia edota besoak gustatzen ez bazaizkizu.

Estetikarekiko Obsesioa “ Obsesión por la Estética” egileak, Paula Fernández, Paula del Moral, Vero Orizaga, Alba López eta Saray Pérez

Behin zure logelan besoak altxatu izana irudikatu ondoren, orain pentsatu… Zure koadrilako norbait besoa jaso gabe geratuko zela uste al duzu? Eta zure ikaskideren bat? Ados, baliteke zure gelako bateren batek jaso ez izana, baina, benetan uste ahal duzu konplexurik ez duela edota segurtasuna adieraziaz, itxurak mantentzen dituela?

Normala izan daiteke, gure gorputzeko atal batzuk gustuko ez izatea, hau mundu guztiari pasatzen bait zaio. Baina emakumeon kasuan, gure gorputza aldatzea edo liraintzearen ahaleginak, gure konplexuekin amaitzeko exijentziak dirudite. Batetik aurpegirako potea, push up-a, edota Rosaliaren highlighter-a…

Aldiz, bakoitzak bere konplexu propioak izan arren, badirudi mundua beti prest dagoela POTOTA hitza erabiltzeko. Guztiak izan gaitezke lodiak, Cristina Pedroche edota Blanca Suarez pototak diren mundu batean, bakoitzaren konplexuez gain, lodiak izan. Gainera, zu gutxiesteko, edonork bere ahotan merke-merke erabili dezaken hitz bat dirudi, batez ere mutilek. Noizbait pasatu ahal zaizu, mutil batengandik paso egin ahalaz berak hitza aurpegira bota izana?

Virigie Tovarrek dio:
“Emakumeen gorputzen tamaina kontrolatzerakoan, emakumeen bizitzak kontrolatzen dira. Kontrolaren nahi hau, maskulinoa nagusi mantentzearen fantasian oinarritzen da eta fantasia hau, kulturak babesten eta indartzen du”.1

Baina hau, emakumeon artean ere ematen da, egunean zehar zenbatetan esaten du koadrilako lagunen batek “ ze lodi nagoen” edota “ezin dut hau jantzi”.

Esaldi hauek sarri esan izaten ditugu, baina guzti honek gaitzesten gauen estereotipoa iraunaraztea dakarkigu. Bestetik, elikadura desoreka dutenen kalterako ere bada.

Orduan, zer uste duzu? zure animoa baxu izatearen arrazoia, lodi sentitzen zelarako dela? Edota zure animoaren beherakada, aurretiaz gertatu den zerbaitengatik dela identifikatzeko gai al zara?

Gorputzez zabalagoa diren koadrilako lagunek, halakorik esaten al dute? Hauek, nola sentitzen direla uste duzu, lodi ez dagoen norbaitek horrelakorik esaten duenean?

Pretty Big Movement, estereotipoak apurtzen dituen Dantza taldea

Indartsu sentitu behar gara, sistema patriarkala aldatu nahi badugu eta gure autoestima elikatzea eta indartzea da aldaketarako lehen urratsa. Gure lagunak eta gure buruak, garena bezala ikustea , Emakume ederrak! Tamaina, kolore eta genero guztietan gatoz, beraz Beldur Barik jarrerarekin aldarrikatzeko ordua dugu!

1Tovar, Virgie (2018). Tienes derecho a permanecer gorda. Melusina editoriala. 59.orrialdea.


07/09/19