beldur-barik-uda-tailerrak

Beldur Barik Uda 2021, galdu ezin dituzun 2 tailerrekin dator

Beldur Barik ekimenetik online bi tailer antolatu ditugu "Eraso sexistarik gabeko uda" kanpainaren barruan. Lehenengoa, "autodefentsa ziberfeministari" buruzkoa, 12 eta 26 urte bitarteko neskei zuzendua, eta bestea, adin bereko mutilei "errespetuz ligoteatzeari" buruzkoa.

Autodefentsa ziberfeministako tailerra

Emoki elkarteko Jone Zalduegi hezitzaileak gai hauek landuko ditu uztailaren 1ean, 12:00etatik 13:30era, Beldur Barik taldearen laguntzarekin online emango duen prestakuntzan: - Ziberespazioak: espazio seguruak eraikitzeko eta sentitzeko irizpideak. - Espazio digitaletan genero-estereotipoak eraikitzea. - Autodefentsa ziberfeminista garatzeko alderdiak. Izen-ematea doakoa da eta hurrengo estekan egin ahal izango da ekainaren 25era arte: bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista

Ligoteo osasuntsuaren tailerra

Peio Saez de Lafuente eta Javi Molina sexologoek emango dute tailer hau online ekainaren 30ean, eta honako gai hauek landuko dituzte: - Zergatik ligatzen den eta zertarako. - Nola ligatzen den eta non. - Nola hurbiltzen garen gustuko dugun pertsonarengana. - Desioak. Izen-ematea doakoa da eta hurrengo estekan egin daiteke ekainaren 25era arte: bit.ly/LigoteoTailerra Animatu parte hartzera eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera Uda honetan!