Ziberfeminismoetan nabigatzen, urik gabe?
Sare sozial digitaletan, beste armiarma sare batzuetan bezala, espazioak hartzen ditugu edo agian espazio horietatik sufritzen dugu, biak dira zilegi.
Artikulu honetatik itzulita, Emokik idatzia.
Lehenik eta behin, argi dago zenbait kointzidentzia daudela feminismoen eta ziberfeminismoen artean. Baina, gaur egun, iruditzen zait komenigarria dela argi izatea desberdintasun batzuk ere badaudela. Zerbait publikoki sareratzeko orduan, nik ezingo dut kudeatu noraino iritsiko den informazio hori guztia, eta are gutxiago besteek zer egingo duten eduki horrekin. Bestalde, elkarrizketak izateko orduan gaizki ulertuak errazagoa da, eta pertsonen arteko kontrola areagotu dezake (app eta sareek, pribatutasun-konfigurazioagatik, ez dute komunikazio osasungarririk ahalbidetzen). Gainera, komunitate askotan zaila edo ezinezkoa da espazio seguruak aurkitzea, eta zigorgabetasun handia dago feminismoekin zerikusia duten kritikekin eta indarkeriarekin; hau da, jarrera batzuk zigortu eta jokabide eta portaera batzuk sala ditzaketen neurriak dauden arren, ez dago laguntza handirik. Kontu askok zabaltzen duten informazioa zaila izan daiteke bereiztea, eta, oro har, emakumeen gorputzak, erotikak eta jokabideak behin eta berriz jartzen dira zalantzan.
Badirudi Interneten eta sare sozialetan feminismoak bizitzeko modu asko daudela, eta ahaztu dezakegu geure burua zaintzen ikastea beste hainbat irakasgai bezain garrantzitsua dela; hau da, nork bere burua zaintzeko bidea egin behar dugu. Ziberfeminismoan murgiltzean, mezuek, bideoek eta milaka sareren arteko nabigazioak emozio eta/edo sentimendu desberdinak azaleratzen dituzte, eta sentitzen dugun guztiak lekua behar du, geure burua horrela baloratzen dugula ahaztu gabe.
Argazki bat igotzean, iruzkin bat idaztean, iritzia ematean, iritzirik ez ematean, mezuak eta argazkiak trukatuz nire erotikaz gozatzean, nire “balioekin” eta “ideiekin” bat ez datorren eduki bat ikusi eta gozatzean, segurtasunik ez izatean, igotzen ditudan gauzak igotzean, besteen iritzia zein izango den pentsatzean, etengabe konparatzean… nire emozioak eta sentimenduak oso desberdinak izan daitezke. Gutako bakoitzak sentsazio ezberdina izango du, baina horrek indarra har dezake Interneteko munstroak duen inpaktuarekin.
Emozioak, sentimenduak eta sentsazioak espazio horietan zehar zabaldu behar dira. Eta, zerez elikatu nahi dugu trantsizio honetan?
Nolabait, gure lekua bilatzen saiatu beharko dugu, kontuan hartuta leku horrekin neka gaitezkeela eta iritziz alda daitekeela eta ez dela ezer gertatzen. Ondo legoke fokua autozainketan jartzen badugu, eta autozaintza hori bakoitzarena eta bakarra izango da, bakoitzak behar duen neurrian eraikia eta egina. Hona hemen lagungarri izan daitezkeen zenbait ideia:
- Kontu batzuk jarraitzeak min ematen badit, ez dut gehiago jarraituko. Agur!
- Edukia ezaba dezaket, agian ez naizelako jada identifikatzen eduki horrekin. Garbigunera!
- Kontuan izan sare sozialak konpultsiboki erabiltzeko diseinatuta daudela. Kontuz!
- Eskubidea dut nire erotikaz gozatzeko presiorik gabe! Gozatu!
- Argi izan sare sozialetan: mina, nekea, deserosotasuna, asperdura edo tristura sentitzen badugu, agian guretzat osasuntsua ez den eduki bat aukeratzen ari gara. Senti ezazue!
- Gure lagunekin edozein arazo edo zalantza partekatzea. Eskatu laguntza!
- Bilatu eta gozatu inspiratzen eta hunkitzen duten espazioak, kontuak eta edukiak. Eta itsasoan gabiltzala, non dago ura?
Ura gu gara, gure hurbilekoak dira, ura sentitzea da, ura beste emakumeekin inspiratzea da, ura sororitatea sentitzea da, ura lagun feministekin indarra eta ahalduntzea sentitzea da, ura hurbilen dauden pertsonen besarkada da, ura zaintza erdigunean jartzea da, garen bezalakoak izateko eta aske izateko bidea egitea da.
Beraz, uretara joango gara?
Hemen aurki ditzakezu eduki interesgarriak inspiratu eta sortzen dituzten emakume batzuk, gehienak sare sozialetan:
- Pitu Aparicio
- Psico Woman
- Freeda_es
- Coral Herrera Gómez
- Pamela Palenciano Jodar
- Pikara Magazine
- Faktoria Lila
Liburuak:
- Feminismo para principiantes
- El segundo sexo
- Teoría King Kong
- Una habitación propia